Baserri Galdua 2006
Euskal baserri tradizionalen galeraz diharduen dokumentala da Baserri Galdua. Lasarte-Oria inguruan historikoki hain ohikoa izan den bizimodu baten gainbehera kontatzen du Antonio Mercerok. Lasarteko Udalaren eskariz eginiko lana da, eta herriaren ondarea historikoa zaintzea du helburu.
Lasarteko baserritarrei eginiko omenaldi xumea dela aipatu zuen bere garaian Antonio Mercerok, eta baserritarrekin lortutako harremana nabarmendu zuen. Lasarte inguruko baserriak ageri dira dokumentalean, eta etxalde bakoitzak jasandako aldaketak biltzen ditu. Lehen sektoreko jarduna zuten hiruzpalau adibide baino ez zituen aurkitu, baserrien bilakaerak etxebizitza hutsa izatera bideratu baititu hainbat etxe, eta ahanzturan erori dira beste hainbeste. Atsobakar zahar, Tximistarreta, Sasoeta, Oria Txiki, Basoaundi edo Txartel dira horietako batzuek.
Egungo beharreta egokitu diren beste hainbaten adibidea ere ezagutu daiteke; nekazaritzara, abeltzaintzara nahiz sagardo ekoizpenera bideratutako jardun ekonomikoa duten baserriak, Arrillaga, Larreko Etxea, Pepenea edo Telleri Berri, besteak beste.
Baserriko tradizional klasiko eta autentikoena bilatzea da dokumentalaren hari muturra.
Bideoak
2006 - "Baserri Galdua" dokumentala. Argazki-galeriak
Lasarte-Oriako Udala
2006 - "Baserri Galdua" dokumentalari eta baserri-munduari buruzko elkarrizketak
Lasarte-Oriako Udala
2006 - Baserria Galdua (euskaraz)
Lasarte-Oriako Udala
2006 - El caserio perdido (euskaraz, gaztelerazko azpitituluekin)
Lasarte-Oriako Udala