Farmacia de Guardia 1991-1995
Espainiako Estatuan orain arte ikusle gehien izan duen telesaila da Farmacia de Guardia, %48 ikusle-kuotarekin. 1991 eta 1995 urte arteetan grabatu eta aireratu zen telesaila izan zen, nahiz eta beranduago ere maiz emititu den.
Farmazia batean girotzen den trama da, eta farmaziaren jabea bera da argumentuan pisu gehien duen pertsonaia, Lourdes Cano (Concha Cuetos). Adolfo Segurak (Carlos Larrañaga) ere garrantzia berezia du telesailaren ibilbidean. Bi seme dituzte, eta bananduta urteak daramatzaten arren, elkarrekiko loturak oinarrian jarraitzen du: telesailak iraun zuen lau denboralditan ohikoak izan ziren bata zein bestearen bikote aldaketak, bizitza berreraikitzeko ahaleginak. Funtsean, baina, osatua zuten familia mantentzeko beharra eta desira gailentzen da, helburu indibidualen gainetik. Bigarren mailan bada ere, auzoko bizilagunen elkarbizitza ere gidoiaren ildo nagusienetakoa da.
Antzezleak: África Gozalbes, Carlos Larrañaga, Concha Cuetos, Emma Ozores, José Soriano, Julián González, Maruchi León, Miguel Ángel Garzón
Kapitulu kopurua: 169
Iraupena: 30 minutu
Argazkiak
Sariak
Nazio Mailako Telesail Onenari Urrezko TP Saria
Nazio Mailako Telesail Onenari Urrezko TP Saria
Nazio Mailako Telesail Onenari Urrezko TP Saria
Ondas Saria
Nazio Mailako Telesail Onenari Urrezko TP Saria
Prentsa idatzia
1991-1995 - Antonio Mercero: "El papel de Lourdes se le ofrecí primero a Concha Velasco, Carmen Maura y Rosa María Sarda, pero no les interesó"
Hola
1991-1995 - Antonio Mercero: "Muchas separadas me dicen que les gustaría tener un ex como Adolfo"
Diez Minutos
1991-1995 - Mercero: "Es inaudito que Farmacia de Guardia haya sido criticada por la Iglesia"
Diario16
1991-1995 [?] - Iritzia: "Antonio Mercero dispone de más influencia que muchos analistas políticos de las tertulias"
Ezezaguna
1994-12-19 - Antonio Mercero: "Algunos quieren salir en 'Farmacia de guardia' para hacerse publicidad"
Tribuna
1995-03-14 - Antonio Mercero: "Me encuentro más yo mismo detrás de una cámara que en mi vida real"
El Día