Antonio Mercero - Museo birtuala

Antonio Mercero - Museo birtuala

"Fiesta" seriea 1968

Herrietako festen bidez, herritarren alde gizatiarra eta soziala erakustea da La Fiesta telesailaren helburua. Lan “erraza” zela aipatu izan zuen Antonio Mercerok behin baino gehiagotan, eta telesailari esker Espainia ezagutzeko aukera izan zuela.

Espainiako telebista publikoaren intereseko herriak ageri ziren. Lehen herria, esaterako, Mondoñedo izan zen, Galizian, eta bertako ganadu azoka izan zen programaren muina. Halaber, Quesada kapitulua izan da zeresan handiena eman duena: hamabost urtez zentsuratuta egon zen, gobernu frankistaren iritziz Espainiaren irudi “ilunegia” azalerazteagatik. Muturreko tradizio katolikoa, baliabide eskasia eta, oro har, Quesada herriaren pobrezia azaleratzeagatik isilarazi zutela nabarmendu izan zuen Antonio Mercerok hainbat elkarrizketetan.

Bideoak

1983 - Reestreno - Antonio Mercero

TVE