Antonio Mercero - Museo birtuala

Antonio Mercero - Museo birtuala

La cabina 1972

Antonio Merceroren obra garrantzitsuenen artean sailka daiteke La Cabina. Drama surrealistako telefilma da, 1972an estreinatutakoa. Nazioarteko Emmy Saria eskuratu zuen obra honi esker. Lehen begi kolpean istorioak sinplea dirudien arren, hari-mutuz anitzeko gaiak jorratzen ditu Mercerok. Oso txalotua izan zen bere lana espainiar estatuko nahiz estatuz kanpoko zinema kritikoen artean.

Kafkiar parabola bat

Juan Jose Plans idazleak idatzitako telefilma da. Jose Luis Lopez Vazquez da protagonista. Kabina baten barruan giltzapetuta geratzen den gizon baten gertaera kontatzen du, kafkiar parabola bat garatuz eta ertz asko jorratzen dituen drama uztartuz.

Goizeko lehen orduan langile batzuek telefono kabina bat jartzen dute herriko plazan. Ia jarraian, gizon bat bertan sartzen da telefonoz deitzeko asmoz. Kabinako atea kolpez ixten zaio, eta telefonoak funtzionatzen ez duela ikusitakoan, ateari tiraka hasten da kabinatik ateratzeko. Trabatuta geratzen da kabina barruan, ezer egin ezinda. Kaletik dabiltzan bi gizonek laguntza eskaintzen diote, baina kanpotik irekitzea ere ezinezkoa zaie. Orduek aurrera egin ahala, geroz eta jende gehiago biltzen da kabinaren inguruan. Inork ez du lortzen protagonista kabinatik ateratzea. Azkenean, kabina plazan jarri zuten langile berak iristen dira, tokitik mugiarazten dute, eta gizon eta guzti kamioira sartzen dute kabina, beste leku batera . Giltzapetutako gizonez betetako kabinen biltokira lekualdatzen dute protagonista, sufrimendu eta saminez betetako fabrika moduko batera: kabina barruan urteak daramatzaten pertsonaiak ageri dira eta euren buruaz beste egin duten zorigaiztoko giltzapetuak. Etsipenak jota ageri da protagonista azken minutuetan. Hasierako plaza berean beste kabina bat jarriz amaitzen da filma, hurrengo biktimaren zain.

Denetariko iritzi eta harrerak

Ikuspuntu askotako iritziak jaso zituen telefilmak emititu berritan, onak eta ez hain baikorrak: publiko orokorrari kabinekiko beldurra sortu omen zitzaion filma ikusi ostean, eta estreinaldia arrakastatsua izan bazen ere, denbora luzez ez zuten berriz telebistan bota, nahiz eta Mercerok zinema egiteko zuen abilezia oso baloratua izan zen ikusleen arten. Espainiatik kanpo txalotua eta goraipatua izan den obra da La Cabina. Frankismoagatik espainiarrak jasaten ari ziren errepresiotzat jo zuten Frantzian, itxialdi mugagabetzat Italian, eta obra kafkiano loriatsutzat Europako beste hainbat herrialdetan.

Antzezleak: Agustín González Martínez, Carmen Martínez Sierra, Francisco Javier Martín "Blaki", Gregorio "Goyo" Lebrero Ortega, José Luis López Vázquez, Pablo García González "Tito García"

Iraupena: 37 minutu

Bideoak

1972 - "La cabina" osoa

TVE

Argazkiak

1972 - "La cabina" grabaketa

Ezezaguna (Ezezaguna)

1972 - "La cabina" koloretan

Ezezaguna (Ezezaguna)

1972 - "La cabina" itotzen

Ezezaguna (Ezezaguna)

1972 - "La cabina" irekita

Ezezaguna (Ezezaguna)

Sariak

1973

New Yorkeko 47 Kanalaren Saria Programa Dramatiko Onenari

1973

Milaneko MIFEDeko Marconi Saria

1973

Ondas Saria

1973

Emmy Sariak

1973

Montecarloko Telebista Festibala

1972

Kritika espainiarrak emandako Urrezko Kixote Saria, Zuzendari Onenari

Prentsa idatzia

1970 - "Antonio Mercero, humor y humanidad" (Simposium para la paz)

1972 - "La cabina del fin del mundo"

Triunfo aldizkaria

1973 - "La cabine". Egunkari frantses batean telebista-programazioaren berri

Ezezaguna

1973 - Antonio Mercero: "La cabina es una fabula abierta" (Alberto Otañoren elkarrizketa)

Ezezaguna

1973 - "Lo nuestro son los festivales" (La cabina), José Luis Oroso

Ezezaguna

1973 - "López Vazquez, ¡al fin libre!" (La cabina)

Ezezaguna

1973 - "López Vazquez, ¡al fin libre!" (La cabina)

Ezezaguna

1973 - "Emmy, para 'La cabina'"

Ezezaguna

1973 - "Un Emmy para la historia de TVE" (La cabina)

Ezezaguna

1973 - "Por primera vez, dos programas de TVE, candidatos al Emmy" (La cabina)

Ezezaguna

1974 - "Se ha llegado al techo" (La cabina)

Ezezaguna

1983 - "Fuera de España la veían [La cabina] como crítica a la dictadura"

Diario16

1987ko abendua - José Luís Garci-ren iritzia: "Mercero sube veinte puntos al cierre del 87"

Ezezaguna

1997ko iraila - Idígoras y Pachi: "La cabina" (Felipe Gonzalezi buruzko biñeta)

El Mundo

1998-11-27 - "`La cabina`, 25 años comunicando" (J. Lillo)

ABC

Ezezaguna - "La cabina"-ri buruz: "Final triunfal"

Ezezaguna

Ezezaguna - "Antonio Mercero, el hombre de 'La cabina'"

Ezezaguna

Ezezaguna - Federico Jiménez Losantos-en zutabea, "La cabina"-ri buruz

El Mundo