Antonio Mercero - Museo birtuala

Antonio Mercero - Museo birtuala

La noche del licenciado 1979

Autobiografiatik asko duen obra da La Noche del Licenciado. Norbanako bakoitzak bere etorkizuna libreki erabakitzeko duen aukeraz mintzo da, familiako esanek eta gizartearen jazarpenak erabakian eduki dezaketen eraginez. Antonio Mercerok ere abokatu ala zinemagile izan hautatu behar izan zuen. Zuzenbide ikasketak egin arren, zinema munduan murgildu nahi zuela argi baitzuen. Beste testuinguru sozioekonomiko batean kokatzen den istorioa bada ere, gidoiko pertsonaiek eta zuzendariaren bizitzak antzekotasun handiak dituzte.

Protagonistaren etxean kokatzen da lehen unetik filma. Ospakizun bat dela-eta, senide guztiak mahai baten bueltan ageri dira. Etorkizuneko asmoez mintzo dira afarian zehar, bakoitzak bere erronken eta nahien berri emanez. Pailazoa izan nahi duela dio protagonistak. Inork ez du serio hartzen esandakoa, eta barre egiten hasten zaizkio. Filmaren amaieran protagonista maleta batekin etxetik alde egiten ageri da, ekipaje bakarra pailazoaren sudur gorria delarik.

Antzezleak: Ángel Picazo, Carmen de Lirio, Imanol Presa, Lola Herrera, Luisa Rodrigo, Manuel Huete, Miguel Ayones, Nadia Morales

Iraupena: 73 minutu

Bideoak

1979 - La noche del licenciado

TVE

Sariak

1979

Montecarloko Telebista Festibala

Prentsa idatzia

1979 - "La vuelta del donostiarra Mercero"

Ezezaguna

1979 - "Brillante excepción: la obra de Mercero"

Deia

1979 - Kritika: "Reflexión de domingo en viernes"

Ezezaguna

1979 - "TVE, destacada y favorita"

Ezezaguna

1979 [?] - "Zorionak Antontxo!"

Ezezaguna

1979-02-21 - "Mercero, a la final"

El Periódico

1979-04-10 - Kritika: "Mercero"

La Gaceta del Norte

1979ko apirila - "Antton Mercero donostiarra en Montecarlo"

Ezezaguna