Espérame en el cielo 1987
Ortopedia baten jabe den Paulino pertsonaia da filmaren protagonista. Liskarretan sartzea gustatzen ez zaio gizona da Paulino, politika gehiegi interesatzen ez zaiona. Bada, Frankorekin duen antz izugarria bere aurka bilakatuko den ezaugarria izango da Gobernu frankistak bere berri jakin bezain pronto: diktadorea ordezkatzeko erabili nahi dute goi karguetako arduradunek, Frankok atsedena hartu dezan.
Espérame en el Cielo filmaren indar gune nagusia umorearen erabilera da. Frankismoa izanik gai nagusia, ohikoena beste ikuspuntu batetik lantzea litzake, neutroagoa, agian. Mercerok, ordea, bere betiko trikimailuak erabiltzen ditu gaia behar bezala lantzeko: umorea eta gizatasuna. Bi kontzeptu hauei esker, filmak arrakasta handia lortu zuen.
Antzezleak: Amparo Valle, Chus Lampreave, José Luis Barceló, José Sazatornil, Manuel Codeso, Pepe Soriano
Iraupena: 106 minutu
Kartelak
Argazkiak
Sariak
Urrezko Makhila Biarritzeko Festibalean
Taorminako Zine Festibalean Urrezko Saria