La guerra de papá 1977
Miguel Delibes idazleak idatzitako El Principe Destronado liburuan oinarrituta dagoen filma da La Guerra de Papá. Antonio Mercerok zuzendu zuen. Arrakasta handia lortu zuen estreinaldian, baina ez zuen behar besteko oihartzuna lortu, prentsak film alderdikoitzat jo baitzuen. Espainiako trantsizio uneak ziren, eta frankismoarekin zerikusia zuen eduki oro isilarazten saiatzen ziren hedabide hegemonikoak.
Mutiko baten etxeko egunerokotasuna kontatzen du istorioak, nola arreba txikiaren etorrerarekin senideen atentzio guztia galtzen duen, eta zein zaila egiten zaion bigarren maila batean kokatzea. Gerra Zibilaren osteko urteetan kokatzen da filma, eta garaituen zein garaileen arteko harremana ere barne-hartzen du argumentu nagusiak. Frankismoarekin lerratzen da aita, eta haren bidez lantzen du gaia: aitaren autoritarismoa etxeko gainontzeko kideekiko, emaztearen ezintasuna gizonaren matxismoaren aurrean, seme-alaben beldurra aitaren jarrerekiko… Oro har, pertsonaia nagusia (Lolo Garcia) beldurra sentitzen hasten da bizitzako hainbat arloren inguruan. Heriotzari, gerrari edo iluntasunari, besteak beste.
Antzezleak: Héctor Alterio, Lolo García, Queta Claver, Rosario García Ortega, Teresa Gimpera, Verónica Forqué, Vicente Parra
Iraupena: 96 minutu
Kartelak
Bideoak
2015 - "La guerra de papá" filmaren aurkezpena "Historia de nuestro cine" programan
TVE