Antonio Mercero - Museo birtuala

Antonio Mercero - Museo birtuala

La próxima estación 1982

Belaunaldi arteko talka da La Proxima Estacion filmaren ardatza: gazteek sexualitatea bizitzeko duten moduaz mintzo da, eta egoeraren aurrean euren gurasoek hartzen duten jarreraz; moral kristauak ezarritako mugak; kanabisaren erabilera normalizatua… Halaber, ez zuen gizarteko sektore bat bera ere guztiz asebete: kontserbadoreek “liberalegia” zela zioten bitartean, ezkertiarrenek “erdi bideko” obratzat jo zuten, ahulegia diskurtso aldetik, eta malguegia formei dagokionez.

La Proxima Estacionek itxuraz sinplea dirudien argumentua dauka. Bikote bat (Alberto Delgado eta Cristina Marcos) gurasoen etxera joan da gaua igarotzeko, neskak eztabaida handia izan baitu amarekin, bananduta, eta ez du etxera itzuli nahi. Jose Luisek (Alfredo Landa), aitak, bere semearekin zer gertatzen dena ulertzen saiatzen den bitartean, amak bikoteak elkarrekin lo egiteko aukera berehala baztertu du.

Antzezleak: Agustín González Martínez, Alberto Delgado, Alejandro de Enciso, Alfredo Landa, Carmen de la Maza, Carmen Gran, Cristina Marcos, Lola Herrera, Lolita Garrido, Luisa Rodrigo, Mauricio Gaitán

Iraupena: 95 minutu

Kartelak

Prentsa idatzia

1982-01-06 - "Las películas españolas del 82"

ABC

1982-04-25 - Antonio Mercero: "Padres e hijos estamos en los antipodas"

Información de Alicante

1982-05-09 - Antonio Mercero: "Padres e hijos estamos en los antipodas"

Diario Vasco