Manchas de sangre en un coche nuevo 1974
Autoen tailer bateko jabea da filmeko protagonista. Mekanikako lanaz gain, merkatu beltzean ere aritzen da Antonio. Egun batean, bere auto garestian etxerantz doalarik, istripu larri baten lekuko izaten da. Bere autoa zikinduko dutenaren beldurrez, ez die zaurituei laguntzen, nahiz eta laguntza oihuak entzuten dituen, eta bidean aurrera egitea erabakitzen du. Bapatean istripua izan duen autoetako batek eztanda egin eta sua hartzen du. Protagonista larrituta iristen da etxera, hartutako jarrera egokia izan zen zalantzan jarriz. Emaztea du etxean zain, eta gizonaren larritasuna ikusita, ondo jokatu duela azpimarratzen dio behin baino gehiagotan. Maitalearen jarrera, ordea, ez da bera izango: zaurituei lagundu ez izana leporatzen dio behin eta berriz. Une hartatik aurrera, etengabeko paranoia bilakatzen da protagonistaren bizitza, eta une oro odol orbainak ikusten ditu han-hemenka.
Gizartean egoera ekonomiko oparotsua dutenei egindako kritika dela esan daiteke, klase altuko pertsonaiak baitira senar-emazteak. Halaber, maitalearekin duen harremana baliatuz, herritar xumeek egoera hauen duten jarrera nabarmentzen du, elkartasun handiagoko jendea dela argudiatuta
Antzezleak: Ignacio de Paúl, José Luis López Vázquez, Lucia Bosé, Manuel Andrés, May Heatherly, Pedro del Río, Ricardo Tundidor, Yelena Samarina
Iraupena: 95 minutu
Kartelak