Se necesita chico 1963
Toñinen lehen lan eguna kontatzen duen pelikula da Se necesita chico. Procusa ekoizle etxearen eskutik, Antonio Mercerok umorea erabiltzen du, beste behin, ikuslea bereganatzeko.
Oso gidoi erregularra dauka eta sekuentzia solteek hartzen dute pisua istorioaren kontakizunean. Bestalde, Jacques Tati zuzendari frantziarraren eragina ere antzeman daiteke filmean; musikan eta erabilitako baliabideetan, besteak beste. Protagonista lore denda baten kanpoan ageri da lehen sekuentzia, eta dendaren kanpoaldeko leihoan “Se necesita chico” iragarkia ikus daiteke. Hortik dator pelikularen izenburua, eta Tatik maiz erabili zuen baliabidea zen, titulua filmean txertatzea, alegia.
Antzezleak: Ángel Ter, Dina Perbellini, Javier Cebrián, Juan José Seoane, Lina Canalejas, Marcella Valeri, Pedro Solís
Iraupena: 89 minutu
Kartelak