Tobi 1978
Bost urteko mutikoa da Tobi (Lolo Garcia). Egun batetik bestera hego formako tontor batzuk ateratzen zaizkio bizkarren. Gurasoek Ospitalera eramaten dute, haurrari zer gertatzen zaion jakiteko. Medikuak harrituta geratzen dira Tobiren hego txikiekin eta ikertu egin behar dela aipatzen diote gurasoei. Tobik ez du nahi Ospitalean egon, eta, gauez, isilpean, ihes egiten du. Kalean barrena bi hegodun bost urteko haurra ikusteak eskandalu mediatiko handia eragingo du, eta presio askoren ostean, publizitate agentzia handi baten irudi bilakatzea onartuko dute gurasoek. Une horretatik aurrera, Tobiri ezinezkoa egingo zaio normal eta zalapartarik gabe bizitzea.
Tobiri esker, hainbat gai jorratu zituen Antonio Mercerok: esperimentazio zientifikoaren mugak, publizitatearen eta hainbat hedabideen arduragabekeria umeen erabileran, adin txikikoen erabilera merkantilista, eta ezberdinarekiko gizarteak zuen morboa, besteak beste.
Antzezleak: Andrés Mejuto, Antonio Ferrandis, Francisco Vidal, Joaquín Prats, José Lifante, Lolo García, María Casanova, Norma Aleandro, Silvia Tortosa
Iraupena: 90 minutu
Kartelak
Bideoak
2017 - "Tobi" filmaren aurkezpena eta Francisco Vidal aktoreari elkarrizketa "Cine de barrio" programan
TVE