Trotín Troteras 1962
Trotin Troteras zinemagintza ikasketen amaierako lana izan zen. Arrakasta handia izan zuen film laburrak, eta Parisko Arte Bienalean saritua izan zen. 16 minutu irauten dituen lana da, eta nabari da erreferentetzat zuen Jacques Tatiren eragina.
Umore kutsu handiko laburmetraia da Trotin Troteras. Zorioneko gizon inuzente baten istorioa jorratzen du, bi haurren konpainian kaletik barrena dantzari eta kantari agertzen dena, inongo kezkarik gabe. Musika bitxi batez lagundua, erritmo eta bizitasuna ematen dio kontakizunari. Sinplea bezain garrantzitsua izan zen Trotin Troteras Antonio Merceroren ibilbidean, lehendabizikoz plazaratu baitzuen bere zine ikuskera, ez hitzik ez gidoi korapilatsurik erabili gabe.
Antzezleak: Ángeles Nuevo, Francisco Chuliá, Juan Ramón de la Cuadra, Luisa Muñoz, Manuel de Blas, Manuel Galiana, María Elena Flores, Sergio Mendizabal
Iraupena: 17 minutu
Kartelak
Argazkiak
Sariak
Parismo Arte Bienalean Saria